lunes, 3 de septiembre de 2007

PSIKOMOTRIZITATE SAIOAREN FASEAK

Psikomotrizitate saioaren barne fase ordenatu eta koherenteak bata bestearen ondoren gauzatu beharko lukete. Era honetan, ondorengo lan prozedura gauatuko genuke: jardera motorea; bizi-aztertu-errepresentatu. Metodologi hni esker garapen psikomotoreaz gain ikasleen nortasuna bere osotasunean jorratzea lortuko genuke.


Haurraren zaletasun eta nahiak ontuan izanik, irakasleak jarduerak proposatzen ditu. Gustokoak dituztenez ikasleak biziki parte hartzen dute. Ondorengo atalak proposatzen dira saioaren sekuentziaketan:
  • Aurreko atala. Gelako txokoak prestatu: Helburu eta edukien arabera, hainbat gune prestatzen ditugu: jauzi eta erorketena, orekena, materiale biguneko eta gogorreko zirkuiuak...Txoko bakoitzean jorratuko diren gaitasunak haur bakoitzean mailara egokituta egongo dira. Irakaslearen esku gelditzen da zenbat txoko antolatu. Gutxienez bi edo hiru gune desberdinen beharra somatzen da, eta saioen artean ereez daitezela errepikatu.
  • Harrerako atala: Prestaketarekin hasi: oinetakoak eta berokia kendu, agurtu eta aurkeztu, arauak birgogoratu, segurtasun neurriak, bsteenganako errespetua.. Egun horretako txokoak azaldu, materialea komentatu, jarduera posiblei buruzko iradokizunak luzatu.. Beraien iritzi eta galderei lekua utzi, era orekatu batean. Une honetan landu daitezke baita ere, arnasketa ariketak, erritmokoak eta abestiak.
  • Atal oldartsua: Lanean hasterako jardueraren bat proposatzen diegu (esponjak inguratuz lasterka egin...), eta irakasleak esandakoan suntsiduraren garaia ("derribo" deitzen da baita ere) iristen da: esponjen dorrea behera bota, piloten piszinara beren buruak bota, edo koltxoneta handi batera.
  • Berezko jarduera motrizaren atala: Hasiera batean haurrak etengabe aritzen dira beren kabuz txoko batetik bestera dena eramanda. Aniztasun honi esker era guztietako gaitasun eta mugitzeko beharrak lantzen dituzte. Gune desberdin hauei esker mugimendua bizi lezake, esperimentatuz, gauzatuz, erabakiak hartuz, arazoak ebatziz, sortuz, komunikatuz.. Zailtasun maila guztietako eredu psikomotrizak landuz. Irakaslearen eginkizunak jarduera hori aberastea izango du helburu. Hortarako, txokoak birrantolatuko ditu, materiala gehituz, kenduz, lekuz eta egoeraz aldatuz.


  • Jolas sinboliko eta eraikitze atala: Irudikatze jolasean haurrak bizitza errealeko objektu, jarduera edo une bat irudikatzen du, fantasia eta errealitatea elkarlotuz. Horretarako hainbat baliabide bere eskura uzten ditugu: zapi, soka, uztai, kuxin... Tresna neutro hauei haurrak bere sinbologia eransten die. Jolas hauei esker erreprimitutako barne gatazkak kanporatu ditzakete.
  • Analisi atala: Aldi honetan gure curiculumeko helburuetara bideratutako joku zuzenduak edo gidatuak landu ditzakegu: itxurak, koloreak, neurriak, espzioko nozioak.. Zehastasun motrizeko jokuak ere sar daitezke.
  • Agurraren atala: Jarduerarn deskonektatu behar dugu eta taldea elkartu. Ariketa albo batera utzi eta erajatze unean murgiltzen gara Oinetakoak jazten dituzten bitartean saioa komentatzen dugu eta agurtzen dugu elkar.

  • Irudikatze eta lengoaia fasea: Ahoz, marraztuz, plastilinaz, antzeztuz...saioan bizi izandakoa adierazi behar dute. Bizi izandako kontzeptuak barneratzeko, oroimena lantzeko, ordezlapena eta kontzeptualizazioa jorratzeko guztiz baliagarria gertatzen da.

No hay comentarios: