- Piaget-en teoria: Haurraren garapen psikologikoan oinarritzen da. Mugimenduak haurraren nortasunaren eraketan duen garrantzia azpimarratzen du. Haurtzaroko garapenaz argitasun eta ekarpen ugari eskaini zituen. Ezagupenaren prozedurak (adimena barne mugimenduan oinarritzen direla dio. Adimena garatuz doan neurrian mugimenduaren eragina gutxitu egiten da, Jarduera pedagogikoa haurraren garapen mailaren araberako izango da, bere etapari egokituta egongo da. Haurrak berak eginkizun garrantzitsua (protagonismoa) hartuko du bere adimenaren eraikitze prozesuan. Adin kronologikoak zenbait estadioetan banatu zituen:
- Sensorio-motorea: (0-2 urte). Ondorengo gaitasunak garatzen dira: hizkuntzari lotutakoak, pertzeptibo eta sensorio-motoreak, lokomotoreak, manipulatzaileak.
- Eragiketaurrekoa: (2-7 urte). Irudia eta kontzeptua elkarlotzeko ga da, baina horien artean eragiketak burutzeko lain ez oraindik. Jolas sinbolikoa eta imitazioa azaltzen dira.
- Eragiketa zehatzena: (7-11 urte). Pentsamendu abstraktoa sortzen da, logikako eragiketak sinpleak gauzatzeko gai da.
- Eragiketa formalena: (11tik aurrera). Eragiketa mental konplexuagioak burutu ditzateke.
- Wallonen teoria: Jaio ondorengo urteetan mugimenduak eragin nabarmena du eginkizun psikologikoen eraketan. Ondorengo etapak finkatu zituen:
- Inpultsiboa: (6-12 hilabete). Mugimenduak esanahi fisiologikoa du, komunikazio eta harremanen esparrura mugatzen da.
- Sentso-motorea: (1-2 urte. Mugimendua kanpoalderantz eratzen da.
- Proiekziozkoa: (2-3 urte). Bere inguruko guztiari eragiteko mugimenduaz baliatzen da.
- Pertsonalistikoa: (3-4 urte). Garapen psikologikoa eta ezagupenezko prozesuak mugimenduari esker hobetzen dira.
- Gesell eta garapenaren heldutasun teoria: Portaera eta jokabidearen garapena, heldutasunaren barne prozesuen menpe egongo dira. Lau esparru bereizten ditu portaeraren barnean: egokitzapenezkoa, soziala, mugimenduzkoa eta ahozkoa.
- Teoria psikoanalista: Mugimenduak eta gorputzak pertsonen arteko harremanetan duten garrantzia azpimarratzen dute. Lapierre eta Aucoutier, besteak beste.