Gorputz sistema bakoitzaren hazkunde eta garapenak baditu bere bereiztasun eta ezaugarri propioak. Hala eta guztiz ere, etapa bakoitzean guztin arteko ezaugarri komunak ere aurki daitezke. Hazkundeko prozesuan esanguratsuenak diren sistemak aztertuko ditugu:
- Eskeleto sistema: Hasieran kartilagozko ehunez osatutako hezurrak sendotuz doaz, nerabezarorako erabateko hezur egitura eskuratuz. Hezur luzeetan osifikazio prozesua hezurraren erdialdean hasten da. Kartilago epifisario delako hau da, hazkundearen arduraduna. Hazkunde prozesua amaitzen denean kartilago hau desagertu egiten da egoera honek hazkunde prozesua amaitu dela egiaztatzen digu era bjektiboz. Hezurrak lodieran ere hazten dira, ehun berriak eratuz. Honela gorputzaren neurria eta itxura ere aldatuz doa. Genetika, elikadura eta beste hainbat eragilek hazkundea baldintzatzen dute. Jarduera fisikoak hazkundea erraztu edo laguntzen duela baiezta daiteke.
- Sistema muskularra: Sistema eskeletikoarekin harreman estua du, bai eta gorputz altuerarekin ere. Hormonen jariapenak eragingo du. Garaieraren hazkndeko une gorenen ondoren izaten du bere garapenik handiena. Zuntz muskularren kopurua ez da ugalduko; baizik eta hauen bolumena eta lodiera izango da handituko egingo dena. Jarduera fisikoak eragin izugarria izango du hazkunde honetan.
- Ehun adiposoa: Azal azpiko gantzezko ehunaren kopurua eta banaketa faktore ugariren menpe dago: genetikoak, elikadurazkoak, hormonalak, jarduera fisikokoak...Ehun honek lehenengo urtean lortzen du portzentairik altuena, 6-8 urte arte gutxituz doa, eta hemendik aurrera berriz ere hndituz. Sexuen artean alde nabarmenak daude irizpide honi dagokionez. Jarduera fisikok eragin nabarmena du gorputzeko gantza kopurua eta banaketari dagokionez.
- Nerbio sistema: Bere hazkundea oso azkarra da bi urterako %75a garatua du, nahiz eta 30 urte arte garatzen jarraitu. Beraz, itxuraz eta neurriz oso azkar hzten bda ere funtzionalitatez urte asko beharko ditu oraindiak. Sare nerbiosoak mielina geruza batez estaltzen dira, era honetan nerbio-kinada sustatuz. Zenbait ataletan jaio aurretik hasten da prozesua, beste batzutan ordea, heldutasunean; dena den 10 urterako gehiengoa garatutzat jo daiteke.