lunes, 21 de mayo de 2007

"PSIKOMOTRIZITATEA ESKOLAN"

Egun, psikomotrizitatearen praktika hedatzen ari da; eratuz eta finkatuz doa diziplina aplikatu gisa.hastapenetan, berriz, bata bestearen atzetik gorpuztu dira hainbat erreforma, pedagogia aktiboa eta hezkuntzaren eraldatzaile gertatu direnak. Erreforma horiek, baina, haurra bere hezkuntzaren objektu gisa hartu ordez, subjektu eta aktoretzat hartu dute.


Pixkanaka taxutu den ibilbide horrek, ordea, galdera eta zalantza asko, ikertzeko alor ugari sortarazi ditu. Eta horrek etengabe planteatzen du betiko debatea: printzipio teorikoak eguneroko errealitatean nola egokitu behar diren, erarik hoberenean eta, era berean, dagokigun hezitzaile funtzioari nola aurre egin diezaiokegun.




Euskarri dituen oinarri teorikoetatik begiratuta, hezkuntzazko psikomotrizitate-praktikaren analisia dugu haurraren izate eta egite-eskakizunetara hobeki egokitzen gehien lagun gaitzakeen tresna.


Psikomotrizitatea, diziplina aplikatu den alderditik, honela laburbil ditzakegun printzipioetan oinarritua dago:


  • Gorputza eduki psikologikoaren edukitzailetzat jotzea.


  • Mugimendua, adierazpide eta komunikabidetzat ez ezik, gizakia eta bere ingurunearen arteko bitartekari aktibo gisa hartzea.


  • Gizakia osotasunezko izakitzat hartzea; bertan, bere nortasunaren eraikuntza-prozesuan hainbat aldaerak jokatzen dute elkarrekin.


  • Gizaki bakoitzak berariazkoa duen eboluzio-garapena.

Printzipio orokor hauen zabaltasuna edota ñabardurak ulertzen saiatzeak agintzen du azterketa- eta ikerkuntza-lan sakon eta ugari: eginkizun horretantxe dihardute murgildurik hezitzaile asko eta askok.