jueves, 23 de agosto de 2007

HAZKUNDEAREN ESTADIOAK

Egile gehienek onartzen dute hazkundea eta garapeneko prozesu honetan hainbat etapa komunak nabarmendu daitezkela. Progresiboki gauzatzen den ibilbide honetan sekuentzia guzti horietatik iragan behar dute. Haur guztiek hazkuntzako erritmo berdin jarraitzen ez badute ere, oro har urrats horietan antzeko ezaugarriak ezagutzen dituzte. Estadio hauen ordena guztiek errespetatzen dute.

Estadioak ez direla unibertsalak, testuingurune bakoitzak bereak ditu. Haurtzaroaren hasierarako baliagarriak dira sailkapen hauek, baina gerora, ingurunearen eragina handitzen doan heinean fidagarritasuna galtzen dute.


Esanda bezala, une bakoitzean gaitasun zehatz batzuk garatuko dira gehien bat. Hori kontuan izanik, garai bakoitza egokiena izango da dagokion ikaskuntza prozesuak gauzatzeko.Nolabait esan daiteke urrezko adin bat badagoela ikaskuntza mota bakoitzarentzako.

Garbi izan behar dugu haur guztiak ez direla berdina eta ez dutela hazkunde erritmo bera eramaten. Mugimenduaren garapen mailari agokionez antzeko ezaugarriak dituzten adin tarteak multzo berdinean biltzeko asmoz buutzen ditugu sailkapen hauek.


Bizeren (1950) lanetan oinarrituz, higiduaren garapenean arabera ondorengo estadioak bereiz daitezke:

1. estadioa: (0-3 urte). Piskanakako gizarteratzea. Bere barnean 3 garai bereizten dira:


  • Kirikil aldia (espiral aldia). (0/8 hilabete). Gihar flexoreak estensoreak baino tonuhandiagoa dute. Hirugarren hirhilabete inguruan buruan eusten hasten da. Begi-eskuen arteko koordinazioa garatzen hasten da. Eserita mantentzeko gai izango da amierarako.


  • Tanteoko aldia (saiakerak).(8 hilabete/2 urte). Gorputzaz ohartzen hasten da, bere kabuz mugitzen ere. Nerbioak mielinizatzen doazen heinean koordinazioa garatuz doa. Eseritako jarreara menderatzen du, amaierarako zutik mantentzeko gai da (11/18 hilabete). Lau oinetra desplazatzen da (8/10 hilabete). Lagunduz gero lehenengo urratsak ematen hasten da. Bakarrik oinez hasten da (12/15 hilabete), autonoma honi esker esploratzeko gaitasuna handitzen zaio, gorptz eskema barneratzen hasiaz. Bi urte inguruan espazio-denboraen arteko gaitasunak agertzen hasten dira.


  • Lorpeneko aldia (2/3 urte). Enbor eta gorputz adarreko giharren tonoa sendotzen da, jarrera orekatuz eta mugimenduaren koordinzioa hobetuz. Martxa asko hobetzen du, norabide desberdinetan desplazatzeko gai izanaz. Lasterketarekin hasten da. Eskailara mailak igotzeko gai da, eta gero jeisteko ere. Norabide kontzeptuak agertzen hasten dira: handia-txikia, barnean-kanpoan, denbora oraindik ez du menderatzen. Bi urte eta erdi inguruan altuera txikitatik jauziak gauzatu ditzake, baina bi zangoaz baliatuz 3 urte arte itxaron beharko dugu. Jaurtiketen zehaztasun maila hobetzen dute.

2. estadioa: (3-7 urte). Berezko mugimenduaren antolaketa. Haurrek beren kabuz, beren borondatez mugtzeko garai hau bi zatitan banatu ohi da:

  • Graziaren aldia (3/5 urte). Haurrak era bitxi eta farregarrian gauzatzen ditu bere mugimenduak trebetasun handiz, eskuratzen ari en garapen neurologikoari esker. Bertikaltasun eta horizontaltasun nozioak bereizten ditu. Lateralitatea finkatzen hasten da. Zango baten gainean lerro zuzen batean desplazatzeko gai da (3 urterekin). Martxaren mugimendua erabat garatua du: besoak kulnkatuz, abiadura aldatuz. Jauzi jarraiak lotzeko gai da. Geldirik dauden baloiak jotzen hasten da. Nerbio mielinizazioa amaitutzat jo daiteke (4 urte). Mugitzeko behar handia du, ezin daiteke geldirik egon. Luzerako jauziak burutu ditzake, distantziak atzeman, bere groputzeko alboak bereiztu, espazioa eta denboraren arteko harremanak menperatu ere.


  • Bideratutako mugimenduaren aldia (5/7 urte). Garunak mugimenduak kontrolatzen dituenez, hauek era eroso eta errazagoz gauzatzen dira. Desplazamenduak edozein norabide, abiadura eta aldaketaz burutzeko gai da. Lasterketa baten ondoren jauzia gauzatzen badaki, bai luzeran eta bai altueran ere. Jaurtiketetarako zangoak eta besoen mugimendua koordinatzen du. Bote ondorengo baloia jasotzeko gai da. Treparekin hasten da. Alboa nagusitzen hasten da. Eskubi-ezkerra nozioak agertzen dira. Idazmena, lokarriak lotu, eraikuntza errazak, oro har esku manipulazioak garatzen ditu. Goputz eskemaren eraketen eraginez, bere gorputza osotasunean uler dezake, bai eta hainbat mugimendu errepikatu ere. Ibilbide errazetatik orientatzeko gai da, espazio-denborazko egiturei esker.


3. estadioa: (7-11 urte). Borondatezko mugimendua. Nerbio sistemaren erabateko heldutasuna lortzen da. Gero eta zailtasun handiagoko mugimenduak gauzatzen dituzte, efektibotasun, bizkortasun eta zehaztasun maila izugarriaz. Denbora eta esazioaren arteko egiturak sendotzen dira. Gorputz irudikapena lortzen da. Bere gorputza eta kanpoko objektuak bereizten ditu, desplazamenduak kontrolatuz. Imitazioak jakinaren gainean gauzatzen ditu. Egitura erritmikoak menderatzen ditu. Gorputzaren nozioari esker portaera sozialak maten ditzake: arreta, jarrera. Lateralitatea ia erabat menperatzen du. Atalkako mugimendu simetriko eta asimetrikoak aurrera eraman ditzake.


4. estadioa: (11-15 urte). Nahia eta borondate arteko bateratzea. Sasoi fisikoaren mailak jarduera motrizetan parte hartzera bultzatzen du. Mugimenduaren eskemak erabat barneratuak eta garatuak izateak jarduera konplexuagoak ahalbidetzen du. sasoi fisiko eta mugimenduaren trebetasun mailak kirol jarduera errazten dute.



5. estadioa: (15 urte). Etengabeko keinuaren menperatzea. Garunak gero eta gehiago kontrolatzen ditu trebetasun eta abileziak. Trebetasunak eta oro har, mugimenduaren jarduerak gero eta anitzagoak eta zehatzagoak dira.

HAZKUNDEAREN ADINAK

Bi haurrek adin bera izan arren, maiz gertatu ohi da garapen eta heldutasun maila desberdina dutela. Desoreka hau argitzeko asmoz bi adin mota bereiztu ohi dira: adin kronologikoa eta adin biologikoa.

  • Adin kronologikoak: denboraren kontzeptuari heltzen dio, jaiotze dataz geroztik zebat denbora igaro den. Zenbat denbora izi izan duen.


  • Adin biologikoak: pertsona horren organu, sistema eta funtzioek zer-nolako garape eta heldutasun maila duten adierazten du.

Lagun bat, garapen prozesuan zein une edo mailan aurkitzen den zehaztu ahal izateko hainbat adieazle erabili ohi dira. Irizpide horien arabera, hazkundea adierazteko edo neurtzeko ondorengo sailkapenak sortzen zaizkigu:

  • Adin dentala: Pertsonaren hortzak zein egoeratan dauden kontuan hartzen du, hau da, esneko hortzen agertze unea, hauen erorketa, behin betikoen sorrera. Lehenengo hortzak 6.hilabete eta 2. urte bitartean azaldu ohi dira; behin-betikoak 6 eta 13 urteen artean. Horz-adina eta Hezur-adinaren artean harreman oso estua dago.
  • Adin sexuala: Ezaugarri sexualen agerpenean oinarritzen da. Hauen adierazpenen arabera pertsona zein garapen fasetan dagoen finkatzen da. Adierazle horien artean ondorengo aipa ditzakegu: ahotsaren aldaketa, ile pubikoaren agerpena, gorputzaren itxuraldaketa, hilekoa, bularren garapena,...Pubertaroa arte ezin daiteke erabili sailkapen hau, beraz, sexu hormona hauen eragina ordu arte nabarmentzen ez baita.

  • Adin somatikoa: Haur kopuru izugarri batijasotako datuekin zenbait taula eriki izan dira. Horko baloreekin konparatuz, estadistikoki erdiko pertzentiletan kokatzen dela suposatuz burutzen da sailkapen mota hau.


  • Adin eskeletikoa: Osifikazio prozesua amaren sabelean hasten da eta jaio ondorengo bi hamarkadetan zehar irauten du. Bilakaera gertaera jarrai honetan zein unetan aurkitzen garen zehaztu dezakegu. X izpi eta irradiazio teknikaz baliatuz hazkundea-guneak zein egoeratan dauden finkatu dezakegu. Behaketarako maiz eskumuturra aukeratu ohi da, eremu txiki batean gune desberdin ugari ditunez.

Azadutako adin mota desberdin hauei esker haur baten garapen eta heldutasun maila zehaztasun handiagoz finkatzera hurbil gaitezke, zenbait kasutan irizpide desberdinek adierazitako informazioa hurbilekoa gertatzen baita.