- Adin kronologikoak: denboraren kontzeptuari heltzen dio, jaiotze dataz geroztik zebat denbora igaro den. Zenbat denbora izi izan duen.
- Adin biologikoak: pertsona horren organu, sistema eta funtzioek zer-nolako garape eta heldutasun maila duten adierazten du.
Lagun bat, garapen prozesuan zein une edo mailan aurkitzen den zehaztu ahal izateko hainbat adieazle erabili ohi dira. Irizpide horien arabera, hazkundea adierazteko edo neurtzeko ondorengo sailkapenak sortzen zaizkigu:
- Adin dentala: Pertsonaren hortzak zein egoeratan dauden kontuan hartzen du, hau da, esneko hortzen agertze unea, hauen erorketa, behin betikoen sorrera. Lehenengo hortzak 6.hilabete eta 2. urte bitartean azaldu ohi dira; behin-betikoak 6 eta 13 urteen artean. Horz-adina eta Hezur-adinaren artean harreman oso estua dago.
- Adin sexuala: Ezaugarri sexualen agerpenean oinarritzen da. Hauen adierazpenen arabera pertsona zein garapen fasetan dagoen finkatzen da. Adierazle horien artean ondorengo aipa ditzakegu: ahotsaren aldaketa, ile pubikoaren agerpena, gorputzaren itxuraldaketa, hilekoa, bularren garapena,...Pubertaroa arte ezin daiteke erabili sailkapen hau, beraz, sexu hormona hauen eragina ordu arte nabarmentzen ez baita.
- Adin somatikoa: Haur kopuru izugarri batijasotako datuekin zenbait taula eriki izan dira. Horko baloreekin konparatuz, estadistikoki erdiko pertzentiletan kokatzen dela suposatuz burutzen da sailkapen mota hau.
- Adin eskeletikoa: Osifikazio prozesua amaren sabelean hasten da eta jaio ondorengo bi hamarkadetan zehar irauten du. Bilakaera gertaera jarrai honetan zein unetan aurkitzen garen zehaztu dezakegu. X izpi eta irradiazio teknikaz baliatuz hazkundea-guneak zein egoeratan dauden finkatu dezakegu. Behaketarako maiz eskumuturra aukeratu ohi da, eremu txiki batean gune desberdin ugari ditunez.
Azadutako adin mota desberdin hauei esker haur baten garapen eta heldutasun maila zehaztasun handiagoz finkatzera hurbil gaitezke, zenbait kasutan irizpide desberdinek adierazitako informazioa hurbilekoa gertatzen baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario