martes, 7 de agosto de 2007

MUGIMENDU ERREFLEXUTIK BORONDATEZKO MUGIMENDURA

Era honetan, haurrak jaiotzaz baditu berezkoak dituen hainba mugimenduko erantzun, erreflexuak, zurrupatzea, esate baterako. Piskanaka ordea, nerbio sstemaren garapena heltzen doan heinean mugimendu berriak agertzen hasiko dira. Desplazatzeko eta tresnak manipulatzeko oinarrizko trebetasunak garatuz joango da, adinarekin batera nolabaiteko bilakaera somatuko delarik. Heziketaren eraginez mugimendu hauek hobetu eta berriak bereganatu daitezke.


Haurra, lehendik barneratuak zituen mugimenduetan oinarrituz ikasten ditu mugitzeko eredu berriak. Haurrak menderatze du oinarrizko mugimendu multzo bat, esperimentazioaren bidez, gero eta eginkizun konplexuagoak gauzatzeko gai da.

HAURRAREN MUGIMENDU BEHARRA

Haurrak mugitzeko beharra du, bai eta ahalmena ere. Ondorioz, hezkuntza sistemaren helburu nagusien artean haurraren beharrak asetzea eta bere gaitasunak garatzea aipatzen direnez, baiezta daiteke Heziketa Fisioa arloak garrantzi handia izango duela eskolako curriculumean.




Haur bat hurbiletik ezagutzen duen edonork ulertuko du haurrak mugimendua berezkoa duela, ez dela kanpotik irakatsi edo sortu beharreko joera. Mugimendu horren beharra justifikatzeko garaian hainbat adibide jarri izan dira: beste abere jaioberriekiko aldea, haurren garuneko jarduera, esploraketarako zaletasuna...


Haurrak mugitzeko ahalmena du eta gaitasun hau eboluzionatuz doa. Haurrak lortutako heldutasun mailak eta mugimendu arloan izandako esperientziek baldintzatko dute bere hazkundea eta bilakaera.


GARAPEN PSIKOMOTOREA

Psikomotrizitatea heziketa metodologi edo teknika zehatz bat baino zerbait gehiago da, heziketaren filosofia bat da, bizitza ulertzeko eta jokatzeko era berezi bat. mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soiala ahalbideratzen duen, errazten duen eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da psikomotriziatea. Filosofi honen helburuen artean ondorengoak nabarmen daitezke:
  • Norberaren ezagutza eta onarpena.

  • Bere portaera egokitzea.

  • Norberaren autonomia gratuz bizitza sozialean ardurak eskuratzeko gaitasunak hobetzea.


Jarduera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura estua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; osotasunezko ikuspegi horretatik, bere borondatez, konszienteki gauzatutakoerantzun motore horretan, ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu.



Ildo horretatik jarraituz, kontuan hartu behar da psikomotrizitateak ondorengo eremu eta edukiak jorratzen dituela:

  • gorputz-eskema, norbere burua hobeto ezagutuz eta onartuz.

  • lateralitatea eta albotasuna.

  • gorputza eta jarreren kontrola.

  • gihar tonoa, erlaxazioa.

  • arnasketaren heziketa.

  • hautemate gaitasunaren garapena.

  • espazioa eta denboraren arteko antolaketan aurreratu.

  • mugimenduaren koordinazioa.

Psikomotrizistek hiru alorretan lan egiten dute:

  • Heziketa psikomotorea: eskola adineko haurrentzat.

  • Birreziketa psikomotorea: izaera fisikoko (psikomotore) arazoak dituztenentzat.

  • Terapia psikomotorea: nortasuna arloko nahasteak dituzten pertsonentzat.

Eremu pertzeptibo-motorean eskola honek gauzatutako aurrerakuntzek gerora, heziketa fisiko arlora ekarpen eta berrikuntza ugari zabaldu dituzte, bere antolaketa eta egiturak hobetuz.