- Norberaren ezagutza eta onarpena.
- Bere portaera egokitzea.
- Norberaren autonomia gratuz bizitza sozialean ardurak eskuratzeko gaitasunak hobetzea.
Jarduera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura estua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; osotasunezko ikuspegi horretatik, bere borondatez, konszienteki gauzatutakoerantzun motore horretan, ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu.
Ildo horretatik jarraituz, kontuan hartu behar da psikomotrizitateak ondorengo eremu eta edukiak jorratzen dituela:
- gorputz-eskema, norbere burua hobeto ezagutuz eta onartuz.
- lateralitatea eta albotasuna.
- gorputza eta jarreren kontrola.
- gihar tonoa, erlaxazioa.
- arnasketaren heziketa.
- hautemate gaitasunaren garapena.
- espazioa eta denboraren arteko antolaketan aurreratu.
- mugimenduaren koordinazioa.
Psikomotrizistek hiru alorretan lan egiten dute:
- Heziketa psikomotorea: eskola adineko haurrentzat.
- Birreziketa psikomotorea: izaera fisikoko (psikomotore) arazoak dituztenentzat.
- Terapia psikomotorea: nortasuna arloko nahasteak dituzten pertsonentzat.
Eremu pertzeptibo-motorean eskola honek gauzatutako aurrerakuntzek gerora, heziketa fisiko arlora ekarpen eta berrikuntza ugari zabaldu dituzte, bere antolaketa eta egiturak hobetuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario