jueves, 7 de junio de 2007

"PSIKOMOTRIZITATEA HAUR HEZKUNTZAN"

Azken hilabete hauetan zehar, blog honetan psikomotrizitateari buruz aritu naiz. Hori dela eta, Haur Hezkuntzan psikomotrizitatea oso garrantzitsua iruditzen zait.


80k urteen erdi aldetik gure ikastetxe edo hezkuntza-zentroetan psikomotrizitate-gelak sortu dira. Gaur egun, zentro askotan daude horrelako gelak, eta psikomotrizitatea lantzen dute bere argi-ilunak gorabehera, oso onuragarritzat daukate eta.


Alde batetik, haurraren identitatea ez da norabide bakarrean eraikitzen: haurra bere alderdi biologikoetan heldu ahala, ber alderdi afektibo, emozional, psikologikoetan...ere heltzen da, ingurunearekiko harreman-dinamikan.


Beste aldetik, praktika psikomotorrak esparru bat ematen du, espazio eta denborazko antolaera bat, haurraren adierakortasunari eutsiko diona.


Laburbilduz, psikomotrizitatea, bere dimentsiorik zabalenean, garapen psikologikoaren arloan kokatu beharreko kontzeptua da, eta gizakiak ingurunearekiko duen eratze somatopsikikoa adierazten du. Psikomotrizitateak, beraz, giza garapenaren konplexutasuna erakusten du.