Duprek 1909an lehenengo aldiz psikomotrizitate terminoa erabili zuenetik, etengabeko garapen prozesua gertatu da, Gaur egun, besteak beste ondorengo eskola edo korronteak bereiz daitezke:
- Le Boulch eta psikozinetika: Heziketa fisikoaren ikuspegi mekanizista gaitzesten du, pestsakera positibista eta kartesiarren aurka doa. Bera ikuspegi zientifiko batean kokatzen da, (psikzinetika), osotasunezko hezkuntza mugimenduaren bidez. Portaera motorearen oinarri neurologiko eta dinamikoak aztertu ditu. Mugimendua, adierazpen eta adimenezko jarduera elkarlotuak proposatzen ditu. Bultzatzen dituen teknika eta olasez baliatuz, idazketa, irakurketa eta kalkulua sustatzen dute, hezurraren harremanen esparrua areagotuz, bere nortasuna sendotuz beti ere osotasunezko heziketaren ikuspegitik.
- Picq eta Vayer-en ikuspegi psikopedagogikoa: Jarduera pedagogiko hau heziketa fisikoaz aliatuz haurraren portaera normalizatzen saiatzen da. Psikomotrizitatearen jatorrizko ikuspegia era leialean gordetzen du Ondorengo helburuak ditu: eskolako ikasketa prozesua erraztu; portaera orokorra hobetu; ondorengo heziketa fisikoaren oinarriak finkatu. Beraz, heziketarekin erabat lotuta dago, heziketa psikomotorea terminoa erabiltzen dute. Gorputza eta mugimenduan oinarritzen da. Lehenengo heziketak osotasunezkoa izan behar du, bizi izandakoan oinarrituz. Gorputzeko jarduerari esker lortuko ditugu nire barneko, kanpoko objektu eta besteei buruzko ezagupenak.
- Bucher: Haurraren nortasunaaztertzen du, behaketa psikomotorean oinarrituz. Bere ustez gorputzaz heziketa osagarria gauzatu beharra dago. Gorputz-kontzientziarekin batera, efikazia maila ere landuko da, gerora jarduera konplexuagoei aurre egin ahal izateko.
- Lapierre eta Aucouturier: Gorputz eta adimen arloak bateratuz, bizitzako jardueraren aldekoak dira. Erabat egituratutako ariketa zurrunak baztertu egiten dituzte, aukera irekiak eskainiz. Osotasunezko bizipenaz antolaketa arrazionala eta adierazkorra lortzen dute. Oinarrizko hezkuntzan psiomotrizitatea abiapuntu gisa kokatu beharko litzatekela uste dute.
- Ajuriagerra: Medikuntzan oinarrituz ikuspegi neuropsikiatrikoa era deitzen zaio. Birrezkuntza psikomotorearen oinarriak ezarri ditu, erlaxazio, psikoanalisi eta psikoterapia teknikaz baliatuz.
Eskola guzti hauek beren metodologi eta laneko esparru desberdinak finkatu dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario