domingo, 26 de agosto de 2007

JARDUERA FISIKOA ETA HAZKUNDEA

Oso zaila da jarduera fisikoak hazkundearekiko duen eragina zehatz-mehatzkuantifikatzea, sistema endokrinologikoak erregulatzen baitu hazkundea. Dena den, jarduera fisiko orekatuak hazkundean dituen hainbat eragin positibo eta onura frogatutzat jotzen dira.


Pisuak eta gihar jarduerak kartilagoari eragiten dieten presioak hezurraren luzerarako hazkundea suspertzen dute. Era honetan genetikoki espero zitezkeen neurriak eskura daitezke. Jarduera gabeziak hezurren deskaltzifikazioa sortzen du, hazkunderako erabat kaltegarria, hain zuzen ere.

Era berean, jarduera fisikoak hazkunde-hormonaren jariaketa areagotzea eragiten du.

Gorputzeko giltzadurei dagokienez, jarduera fisikoak itxura eta funtzionamendu egokiak lortzen laguntzen du. Oro har esan daiteke gorputzeko organo eta sistema guztiekiko eragin onuragarria duela, beti ere era egokian gauzatuz gero jarduera fisiko hori.




Hala ere, aipatu behar da gehiegizko jarduerak, batez ere, pubertaro aurretik, eragin kltegarriak sor ditzake:

- gehiegizko nekea,

- hazkundean atzerapenak,

- muga kardiobaskularrak gainditzea,

- giltzaduretako arazoak,

- gehiegizko estresa,

- goi mailako kirolaren eragin ez hezitzaileak.

Eragin positiboak eskuratzeko, beraz, haurtzaroko kirol hezitzaileak ondorengo ezaugarriak izan beharko lituzke:

- Lehenengo helburua osasuna izan beharko luke,

- lehiaketak burutzekotan mail berdinekoen artean,

- jardueran ezaugarri ludikoa nagusitu behar da,

- jarduera haurren mailara egokituta egongo da, aukera zabala eta anitza eskainiko da.

No hay comentarios: