lunes, 3 de septiembre de 2007

METODOLOGIA

Haur Hezkuntzako curriculumean heziketa fisikoa, psikmotrizitatea ezagunena da, baina beste eduki batzuk daude: jolasak, ipuin motoreak, gorputz adierazpena eta abar.

Haurrak bere burua ezagutu eta baloratzea nahi dugu, bere gaitasun pertsonalak erabiltzeko ahalmenak jorratuz. Jasotako esperientzien arabera bere identitatea eratzen joango da.

Fisikoki bere burua ezagutu dezan bere gorputz eskema piskanaka landuko dugu. Bere autonomia lor dezan, gero eta zailtasun maila handiagok jarduerak eskainiko dizkiogu haurrari, beti ere bere mailari egokitutakoak. Era berean, atsedena eta gorputz garbitasuneko azturak sustatuko ditugu, bai eta agindu errazak betetzea, tresnak saio amaieran jasotzea eta antzekoak.

Adin honetako haurrak gaitasun motore berriak eskuratzeko grina du (itzulipurdiak, oin baten gainean, jaziak...).Oreka, jarreraren egokitasuna eta lateralitatea menderatzen doan heinean, re gaitasun motoreak eta espazio-denboran orientatzeko ahalmena garatuko ditu.


Haurra bere osotasunean garatzeko asmoz, gure jarduerak ondorengo ezaugarriak izango ditu:


  • Haurraren alderdi positiboak baloratuko ditugu, bere mugak ere onartuz. Abiapuntu gisa haurra zer burutzeko gai den hartuko dugu.


  • Haurraren nahi eta espontaneitatetik. Haurraren proposamenetan oinarrituz horiek garatzen eta egokiten lagunduko diegu, bere sormena eta autonomia sendotuz. Jarduerak gauzatu eta bizi egin beharko ditu.


  • Haurraren erritmoa errepetatu, ez behartu ikaskuntza abiadura.


  • Portaera psikomotoreek jarraitzen duten bilakaera ibilbidea errespetatu: tonoaren ezaugarriak, emozonalak, ezagupenezkoak, espazio-denboraren orientazioa; urratsak jarraitu.


  • Mugimendua eta afektibotasunare esperimentazioa erraztu.


  • Bizipenak ahoz adierazten lagundu: sentipenak barneratzen laguntzen du, emozioetatik bereiztuz, pentsamendua egituratuz, irudikapenera iritsiz.


  • Espazio eta denbora mugatu: txoko, materialeak, proposamenak aldatu.


  • Sormena lagundu, erraztu: hurren proposamenak jaso, mezu irekiak aurkeztu.


  • Saioetan: bizi (esperimentatu), aztertu eta irudikatzeko aukerak hurrenez hurren ahalbidetu.

PSIKOMOTRIZITATE SAIOAREN FASEAK

Psikomotrizitate saioaren barne fase ordenatu eta koherenteak bata bestearen ondoren gauzatu beharko lukete. Era honetan, ondorengo lan prozedura gauatuko genuke: jardera motorea; bizi-aztertu-errepresentatu. Metodologi hni esker garapen psikomotoreaz gain ikasleen nortasuna bere osotasunean jorratzea lortuko genuke.


Haurraren zaletasun eta nahiak ontuan izanik, irakasleak jarduerak proposatzen ditu. Gustokoak dituztenez ikasleak biziki parte hartzen dute. Ondorengo atalak proposatzen dira saioaren sekuentziaketan:
  • Aurreko atala. Gelako txokoak prestatu: Helburu eta edukien arabera, hainbat gune prestatzen ditugu: jauzi eta erorketena, orekena, materiale biguneko eta gogorreko zirkuiuak...Txoko bakoitzean jorratuko diren gaitasunak haur bakoitzean mailara egokituta egongo dira. Irakaslearen esku gelditzen da zenbat txoko antolatu. Gutxienez bi edo hiru gune desberdinen beharra somatzen da, eta saioen artean ereez daitezela errepikatu.
  • Harrerako atala: Prestaketarekin hasi: oinetakoak eta berokia kendu, agurtu eta aurkeztu, arauak birgogoratu, segurtasun neurriak, bsteenganako errespetua.. Egun horretako txokoak azaldu, materialea komentatu, jarduera posiblei buruzko iradokizunak luzatu.. Beraien iritzi eta galderei lekua utzi, era orekatu batean. Une honetan landu daitezke baita ere, arnasketa ariketak, erritmokoak eta abestiak.
  • Atal oldartsua: Lanean hasterako jardueraren bat proposatzen diegu (esponjak inguratuz lasterka egin...), eta irakasleak esandakoan suntsiduraren garaia ("derribo" deitzen da baita ere) iristen da: esponjen dorrea behera bota, piloten piszinara beren buruak bota, edo koltxoneta handi batera.
  • Berezko jarduera motrizaren atala: Hasiera batean haurrak etengabe aritzen dira beren kabuz txoko batetik bestera dena eramanda. Aniztasun honi esker era guztietako gaitasun eta mugitzeko beharrak lantzen dituzte. Gune desberdin hauei esker mugimendua bizi lezake, esperimentatuz, gauzatuz, erabakiak hartuz, arazoak ebatziz, sortuz, komunikatuz.. Zailtasun maila guztietako eredu psikomotrizak landuz. Irakaslearen eginkizunak jarduera hori aberastea izango du helburu. Hortarako, txokoak birrantolatuko ditu, materiala gehituz, kenduz, lekuz eta egoeraz aldatuz.


  • Jolas sinboliko eta eraikitze atala: Irudikatze jolasean haurrak bizitza errealeko objektu, jarduera edo une bat irudikatzen du, fantasia eta errealitatea elkarlotuz. Horretarako hainbat baliabide bere eskura uzten ditugu: zapi, soka, uztai, kuxin... Tresna neutro hauei haurrak bere sinbologia eransten die. Jolas hauei esker erreprimitutako barne gatazkak kanporatu ditzakete.
  • Analisi atala: Aldi honetan gure curiculumeko helburuetara bideratutako joku zuzenduak edo gidatuak landu ditzakegu: itxurak, koloreak, neurriak, espzioko nozioak.. Zehastasun motrizeko jokuak ere sar daitezke.
  • Agurraren atala: Jarduerarn deskonektatu behar dugu eta taldea elkartu. Ariketa albo batera utzi eta erajatze unean murgiltzen gara Oinetakoak jazten dituzten bitartean saioa komentatzen dugu eta agurtzen dugu elkar.

  • Irudikatze eta lengoaia fasea: Ahoz, marraztuz, plastilinaz, antzeztuz...saioan bizi izandakoa adierazi behar dute. Bizi izandako kontzeptuak barneratzeko, oroimena lantzeko, ordezlapena eta kontzeptualizazioa jorratzeko guztiz baliagarria gertatzen da.

viernes, 31 de agosto de 2007

PROGRAMAKETARAKO PROPOSAMEN BAT

Adin honetako haurrek dituzten berezitasunak aintzakotzat hartuz, garbi ikus daiteke hezkuntza sistemak eskaintzen digun egitura egonkorra eta irmoa motz gelditze zaigula. Haurraren mugimendu gaitasunak garatzerakoan ezin gaitezke mugatu hziketa fisiko eta motrizitaterako bereziki eskainitako saio zehatzetra. Helburu horretarako ondorengo jarduera guneak ere baliagarriak ditugu:

  • Jarduera bereziko saioak: Ikasgelatik kanpo, ikasturte osoan zehar, psikomotrizitatea, dantza, zuzendutako jolasak patioan...

  • Unitate tematikoak, interesgune, proiektoak: Disziplinarteko lanak guzatzen dira.

  • Tailerrak: irupena,edukiak eta ebaluaketa zehatz mehatz finka daiteke.
  • Ohiturak, azturak: Epe desberdinekin egin behar da lan.


  • Festak, irtenaldiak, eskolarteko trukaketak: Nahiz eta irtenaldiaren xede nagusia gure arloa izan ez, baliabide aberatsa iza dtke, ingurune desberdinak ezagutuz.

  • Jolas-garai eta iragapeneko uneak: Helduek erabat lotu eta zuzenduko ez baditugu ere, pasiloetako desplazamenduak, gelen arteko aldaketak, jolas garaiak...aukera hezitzaileak dituzte.

  • Jolas sensorio-motoreko txokoak: 3 urte arteko hurren kasua ezinbestekoak garrantziari dagokionez.

Unitate didaktiko malguagoak antolatu beharko genituzke, bi helburu, eduki eta jardueren sekuentzia finkatzeko garaian. Sormen eta askatasun handiaoa aldarikatzen dute egitarauak diseinatzeko garaian. Haur esperientziak berezkoak dituen edukiak landu ahal izateko egitura desberdinak beharko lituzke, eta ez geroko etapekiko mimetikoak. Haurren pentsamendua eta portaera interpretatu beharko dugu erantzun garatuagoak lortzen saiatzeko.

MORFOZINESIA

Haurtzaroko hazkunde motorearen ibilbidea deskribatu nahi da, era hontan hobeto garatu eta jarduera hezitzailea eragin ahal izateko. Hazkunde motore honen baitan hiru ezaugarri bereizten dira:
  1. Haurrak 5- urteko adina duenean jarduera holozinetikoa nagusitzen da. Aldez aurretik erabaki gabe, saiakera eta porrota bidez gauzatzeaz.


  2. Dagokion bilakatze prozesuaren ondoren, 6 urte inguruan, jarduera ideozinetikoa agertzen da. Haurrak pentsatu eta gero erakiten du zer eta nola burutuko dun. Borndatzeko portaera hau nerbio sistemaren mielinazio eta kortesaren garapenari esker gauzatzen da. Holozinesiaren garaian oinarrizko patroi motoreak sendotzen dira, hurrengo atalean, berriz, gero eta trebetasun zehatzagoak eskuratzen dira.


  3. Pentsatu ondoren hartutako erabaki horiek ingurune sozial-kulturalaren menpe daude, esperientzi sozio-kulturala barneratu egiten dugu, gure higidura inguuneko testuingurunearen araberakoa izango da.

Era honetan, jarduera morfozinetikoa eratzen da, eta haurrak heledun ereduak barneratzen ditu, heziketa ahalbidetuz. Ondorioz holozinesia diseinatutako morfozinesirantz hurbiltzen saiatzea edo bideratzea izango da hezitzailearn eginkizuna.

jueves, 30 de agosto de 2007

PSIKOMOTRIZITATEAREN EGUNGO IKUSPEGIAK

Duprek 1909an lehenengo aldiz psikomotrizitate terminoa erabili zuenetik, etengabeko garapen prozesua gertatu da, Gaur egun, besteak beste ondorengo eskola edo korronteak bereiz daitezke:
  • Le Boulch eta psikozinetika: Heziketa fisikoaren ikuspegi mekanizista gaitzesten du, pestsakera positibista eta kartesiarren aurka doa. Bera ikuspegi zientifiko batean kokatzen da, (psikzinetika), osotasunezko hezkuntza mugimenduaren bidez. Portaera motorearen oinarri neurologiko eta dinamikoak aztertu ditu. Mugimendua, adierazpen eta adimenezko jarduera elkarlotuak proposatzen ditu. Bultzatzen dituen teknika eta olasez baliatuz, idazketa, irakurketa eta kalkulua sustatzen dute, hezurraren harremanen esparrua areagotuz, bere nortasuna sendotuz beti ere osotasunezko heziketaren ikuspegitik.
  • Picq eta Vayer-en ikuspegi psikopedagogikoa: Jarduera pedagogiko hau heziketa fisikoaz aliatuz haurraren portaera normalizatzen saiatzen da. Psikomotrizitatearen jatorrizko ikuspegia era leialean gordetzen du Ondorengo helburuak ditu: eskolako ikasketa prozesua erraztu; portaera orokorra hobetu; ondorengo heziketa fisikoaren oinarriak finkatu. Beraz, heziketarekin erabat lotuta dago, heziketa psikomotorea terminoa erabiltzen dute. Gorputza eta mugimenduan oinarritzen da. Lehenengo heziketak osotasunezkoa izan behar du, bizi izandakoan oinarrituz. Gorputzeko jarduerari esker lortuko ditugu nire barneko, kanpoko objektu eta besteei buruzko ezagupenak.



  • Bucher: Haurraren nortasunaaztertzen du, behaketa psikomotorean oinarrituz. Bere ustez gorputzaz heziketa osagarria gauzatu beharra dago. Gorputz-kontzientziarekin batera, efikazia maila ere landuko da, gerora jarduera konplexuagoei aurre egin ahal izateko.
  • Lapierre eta Aucouturier: Gorputz eta adimen arloak bateratuz, bizitzako jardueraren aldekoak dira. Erabat egituratutako ariketa zurrunak baztertu egiten dituzte, aukera irekiak eskainiz. Osotasunezko bizipenaz antolaketa arrazionala eta adierazkorra lortzen dute. Oinarrizko hezkuntzan psiomotrizitatea abiapuntu gisa kokatu beharko litzatekela uste dute.
  • Ajuriagerra: Medikuntzan oinarrituz ikuspegi neuropsikiatrikoa era deitzen zaio. Birrezkuntza psikomotorearen oinarriak ezarri ditu, erlaxazio, psikoanalisi eta psikoterapia teknikaz baliatuz.

Eskola guzti hauek beren metodologi eta laneko esparru desberdinak finkatu dituzte.

HAURTZAROKO MOTRIZITATEAREN INTERPRETAZIOAK

Haurraren jokaera sensorio-motorea argitzeko asmoz baditugu hainbat teori zientifiko. Horien artean bi nabarmenduko ditugu:

  • Interpretazio neurofisiologikoak: Haurrak jaiotzen den unetik baditu potentzialtasun batzuk. Baldintza genetikoak dituzten gaitasun hauen mugitze jarduerari esker garatuz doaz. Haurraren jarduera pertzeptibo-motorea da, ingurunearekin elkartrukeko harremana duenez. Harreman hauek Nerbio Sistema Nagusiak erregulatzen ditu, informazioa jaso edo hautemanaz eta jarduerak sortuaz. era honetan, burutu nahi dugun edozein jardueraren aurrean ondorengo urratsak iragan beharko ditugu:
  1. Haurrak buruan ideia bat du; gauzatzeko asmo bat.

  2. Azpiurrats batzuk antolatzen ditu, egitasmo gisa.

  3. Orain arte jasota zituen iformazioarekin elkartzen ditu asmo horiek koherentzia eta ekonomia lortzeko asmoz.

  4. Gogoeta eta etengabeko azterketa ondoren hasierako asmoa sendotu edo birplanteatzen da.

  • Interpretazio kognitiboak: Mugimendua prozesatzekognitibo bate emaitza eta ondorioa da. Haurrak dituen ikasketa maila desberdinek parte hartzen dute, sentimenen garapen egokiari esker. Informazioa prozesatzeko era argi batda. Ondorengo urratsak jarraitzen ditu:

  1. Informazio jaso ondoren (sentimenen bidez), Nerbio Sistem Nagusiak araztu egiten ditu garrantzitsuenak aukeratuz. Esate baterako, argazki batean jende askoen artean gure interesekoak topatuz.

  2. Lehendik jasota genuen informazioarekin aberastuz irudia osatzen dugu.

  3. Sinbolizazio edo irudikapenari esker esperientzia perzibitzen dugu. Irudi batek pentsamendu bat ordezkatzen du. Haurtzaroan objektu bakoitzari irudi bat lotzen zaio.

  4. Azkenik, kontzeptualizatu egiten da, informazioa mailakatu egiten da, eta ezaugarriak multzoka bildu, (pentsamendu formalaren oinarriak).

martes, 28 de agosto de 2007

MUGIMENDUAREN GARAPENARI BURUZKO TEORIA OROKORRAK

Gizakiaren garapenari buuz ikerketa ugari gauzatu izan ditra historian zehar. Portaera eta jokabidearen barnean mugimendua eta gaitasun motorea ere aztertzen denez, azpiatal honen garapena ere jorratu izan da. Ondoren zenbait adituen ikuspegiak plazaratuko ditugu:
  • Piaget-en teoria: Haurraren garapen psikologikoan oinarritzen da. Mugimenduak haurraren nortasunaren eraketan duen garrantzia azpimarratzen du. Haurtzaroko garapenaz argitasun eta ekarpen ugari eskaini zituen. Ezagupenaren prozedurak (adimena barne mugimenduan oinarritzen direla dio. Adimena garatuz doan neurrian mugimenduaren eragina gutxitu egiten da, Jarduera pedagogikoa haurraren garapen mailaren araberako izango da, bere etapari egokituta egongo da. Haurrak berak eginkizun garrantzitsua (protagonismoa) hartuko du bere adimenaren eraikitze prozesuan. Adin kronologikoak zenbait estadioetan banatu zituen:

- Sensorio-motorea: (0-2 urte). Ondorengo gaitasunak garatzen dira: hizkuntzari lotutakoak, pertzeptibo eta sensorio-motoreak, lokomotoreak, manipulatzaileak.

- Eragiketaurrekoa: (2-7 urte). Irudia eta kontzeptua elkarlotzeko ga da, baina horien artean eragiketak burutzeko lain ez oraindik. Jolas sinbolikoa eta imitazioa azaltzen dira.

- Eragiketa zehatzena: (7-11 urte). Pentsamendu abstraktoa sortzen da, logikako eragiketak sinpleak gauzatzeko gai da.

- Eragiketa formalena: (11tik aurrera). Eragiketa mental konplexuagioak burutu ditzateke.



  • Wallonen teoria: Jaio ondorengo urteetan mugimenduak eragin nabarmena du eginkizun psikologikoen eraketan. Ondorengo etapak finkatu zituen:

- Inpultsiboa: (6-12 hilabete). Mugimenduak esanahi fisiologikoa du, komunikazio eta harremanen esparrura mugatzen da.

- Sentso-motorea: (1-2 urte. Mugimendua kanpoalderantz eratzen da.

- Proiekziozkoa: (2-3 urte). Bere inguruko guztiari eragiteko mugimenduaz baliatzen da.

- Pertsonalistikoa: (3-4 urte). Garapen psikologikoa eta ezagupenezko prozesuak mugimenduari esker hobetzen dira.



  • Gesell eta garapenaren heldutasun teoria: Portaera eta jokabidearen garapena, heldutasunaren barne prozesuen menpe egongo dira. Lau esparru bereizten ditu portaeraren barnean: egokitzapenezkoa, soziala, mugimenduzkoa eta ahozkoa.


  • Teoria psikoanalista: Mugimenduak eta gorputzak pertsonen arteko harremanetan duten garrantzia azpimarratzen dute. Lapierre eta Aucoutier, besteak beste.