jueves, 30 de agosto de 2007

HAURTZAROKO MOTRIZITATEAREN INTERPRETAZIOAK

Haurraren jokaera sensorio-motorea argitzeko asmoz baditugu hainbat teori zientifiko. Horien artean bi nabarmenduko ditugu:

  • Interpretazio neurofisiologikoak: Haurrak jaiotzen den unetik baditu potentzialtasun batzuk. Baldintza genetikoak dituzten gaitasun hauen mugitze jarduerari esker garatuz doaz. Haurraren jarduera pertzeptibo-motorea da, ingurunearekin elkartrukeko harremana duenez. Harreman hauek Nerbio Sistema Nagusiak erregulatzen ditu, informazioa jaso edo hautemanaz eta jarduerak sortuaz. era honetan, burutu nahi dugun edozein jardueraren aurrean ondorengo urratsak iragan beharko ditugu:
  1. Haurrak buruan ideia bat du; gauzatzeko asmo bat.

  2. Azpiurrats batzuk antolatzen ditu, egitasmo gisa.

  3. Orain arte jasota zituen iformazioarekin elkartzen ditu asmo horiek koherentzia eta ekonomia lortzeko asmoz.

  4. Gogoeta eta etengabeko azterketa ondoren hasierako asmoa sendotu edo birplanteatzen da.

  • Interpretazio kognitiboak: Mugimendua prozesatzekognitibo bate emaitza eta ondorioa da. Haurrak dituen ikasketa maila desberdinek parte hartzen dute, sentimenen garapen egokiari esker. Informazioa prozesatzeko era argi batda. Ondorengo urratsak jarraitzen ditu:

  1. Informazio jaso ondoren (sentimenen bidez), Nerbio Sistem Nagusiak araztu egiten ditu garrantzitsuenak aukeratuz. Esate baterako, argazki batean jende askoen artean gure interesekoak topatuz.

  2. Lehendik jasota genuen informazioarekin aberastuz irudia osatzen dugu.

  3. Sinbolizazio edo irudikapenari esker esperientzia perzibitzen dugu. Irudi batek pentsamendu bat ordezkatzen du. Haurtzaroan objektu bakoitzari irudi bat lotzen zaio.

  4. Azkenik, kontzeptualizatu egiten da, informazioa mailakatu egiten da, eta ezaugarriak multzoka bildu, (pentsamendu formalaren oinarriak).

No hay comentarios: