jueves, 30 de agosto de 2007

HAURTZAROKO MOTRIZITATEAREN INTERPRETAZIOAK

Haurraren jokaera sensorio-motorea argitzeko asmoz baditugu hainbat teori zientifiko. Horien artean bi nabarmenduko ditugu:

  • Interpretazio neurofisiologikoak: Haurrak jaiotzen den unetik baditu potentzialtasun batzuk. Baldintza genetikoak dituzten gaitasun hauen mugitze jarduerari esker garatuz doaz. Haurraren jarduera pertzeptibo-motorea da, ingurunearekin elkartrukeko harremana duenez. Harreman hauek Nerbio Sistema Nagusiak erregulatzen ditu, informazioa jaso edo hautemanaz eta jarduerak sortuaz. era honetan, burutu nahi dugun edozein jardueraren aurrean ondorengo urratsak iragan beharko ditugu:
  1. Haurrak buruan ideia bat du; gauzatzeko asmo bat.

  2. Azpiurrats batzuk antolatzen ditu, egitasmo gisa.

  3. Orain arte jasota zituen iformazioarekin elkartzen ditu asmo horiek koherentzia eta ekonomia lortzeko asmoz.

  4. Gogoeta eta etengabeko azterketa ondoren hasierako asmoa sendotu edo birplanteatzen da.

  • Interpretazio kognitiboak: Mugimendua prozesatzekognitibo bate emaitza eta ondorioa da. Haurrak dituen ikasketa maila desberdinek parte hartzen dute, sentimenen garapen egokiari esker. Informazioa prozesatzeko era argi batda. Ondorengo urratsak jarraitzen ditu:

  1. Informazio jaso ondoren (sentimenen bidez), Nerbio Sistem Nagusiak araztu egiten ditu garrantzitsuenak aukeratuz. Esate baterako, argazki batean jende askoen artean gure interesekoak topatuz.

  2. Lehendik jasota genuen informazioarekin aberastuz irudia osatzen dugu.

  3. Sinbolizazio edo irudikapenari esker esperientzia perzibitzen dugu. Irudi batek pentsamendu bat ordezkatzen du. Haurtzaroan objektu bakoitzari irudi bat lotzen zaio.

  4. Azkenik, kontzeptualizatu egiten da, informazioa mailakatu egiten da, eta ezaugarriak multzoka bildu, (pentsamendu formalaren oinarriak).

martes, 28 de agosto de 2007

MUGIMENDUAREN GARAPENARI BURUZKO TEORIA OROKORRAK

Gizakiaren garapenari buuz ikerketa ugari gauzatu izan ditra historian zehar. Portaera eta jokabidearen barnean mugimendua eta gaitasun motorea ere aztertzen denez, azpiatal honen garapena ere jorratu izan da. Ondoren zenbait adituen ikuspegiak plazaratuko ditugu:
  • Piaget-en teoria: Haurraren garapen psikologikoan oinarritzen da. Mugimenduak haurraren nortasunaren eraketan duen garrantzia azpimarratzen du. Haurtzaroko garapenaz argitasun eta ekarpen ugari eskaini zituen. Ezagupenaren prozedurak (adimena barne mugimenduan oinarritzen direla dio. Adimena garatuz doan neurrian mugimenduaren eragina gutxitu egiten da, Jarduera pedagogikoa haurraren garapen mailaren araberako izango da, bere etapari egokituta egongo da. Haurrak berak eginkizun garrantzitsua (protagonismoa) hartuko du bere adimenaren eraikitze prozesuan. Adin kronologikoak zenbait estadioetan banatu zituen:

- Sensorio-motorea: (0-2 urte). Ondorengo gaitasunak garatzen dira: hizkuntzari lotutakoak, pertzeptibo eta sensorio-motoreak, lokomotoreak, manipulatzaileak.

- Eragiketaurrekoa: (2-7 urte). Irudia eta kontzeptua elkarlotzeko ga da, baina horien artean eragiketak burutzeko lain ez oraindik. Jolas sinbolikoa eta imitazioa azaltzen dira.

- Eragiketa zehatzena: (7-11 urte). Pentsamendu abstraktoa sortzen da, logikako eragiketak sinpleak gauzatzeko gai da.

- Eragiketa formalena: (11tik aurrera). Eragiketa mental konplexuagioak burutu ditzateke.



  • Wallonen teoria: Jaio ondorengo urteetan mugimenduak eragin nabarmena du eginkizun psikologikoen eraketan. Ondorengo etapak finkatu zituen:

- Inpultsiboa: (6-12 hilabete). Mugimenduak esanahi fisiologikoa du, komunikazio eta harremanen esparrura mugatzen da.

- Sentso-motorea: (1-2 urte. Mugimendua kanpoalderantz eratzen da.

- Proiekziozkoa: (2-3 urte). Bere inguruko guztiari eragiteko mugimenduaz baliatzen da.

- Pertsonalistikoa: (3-4 urte). Garapen psikologikoa eta ezagupenezko prozesuak mugimenduari esker hobetzen dira.



  • Gesell eta garapenaren heldutasun teoria: Portaera eta jokabidearen garapena, heldutasunaren barne prozesuen menpe egongo dira. Lau esparru bereizten ditu portaeraren barnean: egokitzapenezkoa, soziala, mugimenduzkoa eta ahozkoa.


  • Teoria psikoanalista: Mugimenduak eta gorputzak pertsonen arteko harremanetan duten garrantzia azpimarratzen dute. Lapierre eta Aucoutier, besteak beste.


domingo, 26 de agosto de 2007

JARDUERA FISIKOA ETA HAZKUNDEA

Oso zaila da jarduera fisikoak hazkundearekiko duen eragina zehatz-mehatzkuantifikatzea, sistema endokrinologikoak erregulatzen baitu hazkundea. Dena den, jarduera fisiko orekatuak hazkundean dituen hainbat eragin positibo eta onura frogatutzat jotzen dira.


Pisuak eta gihar jarduerak kartilagoari eragiten dieten presioak hezurraren luzerarako hazkundea suspertzen dute. Era honetan genetikoki espero zitezkeen neurriak eskura daitezke. Jarduera gabeziak hezurren deskaltzifikazioa sortzen du, hazkunderako erabat kaltegarria, hain zuzen ere.

Era berean, jarduera fisikoak hazkunde-hormonaren jariaketa areagotzea eragiten du.

Gorputzeko giltzadurei dagokienez, jarduera fisikoak itxura eta funtzionamendu egokiak lortzen laguntzen du. Oro har esan daiteke gorputzeko organo eta sistema guztiekiko eragin onuragarria duela, beti ere era egokian gauzatuz gero jarduera fisiko hori.




Hala ere, aipatu behar da gehiegizko jarduerak, batez ere, pubertaro aurretik, eragin kltegarriak sor ditzake:

- gehiegizko nekea,

- hazkundean atzerapenak,

- muga kardiobaskularrak gainditzea,

- giltzaduretako arazoak,

- gehiegizko estresa,

- goi mailako kirolaren eragin ez hezitzaileak.

Eragin positiboak eskuratzeko, beraz, haurtzaroko kirol hezitzaileak ondorengo ezaugarriak izan beharko lituzke:

- Lehenengo helburua osasuna izan beharko luke,

- lehiaketak burutzekotan mail berdinekoen artean,

- jardueran ezaugarri ludikoa nagusitu behar da,

- jarduera haurren mailara egokituta egongo da, aukera zabala eta anitza eskainiko da.

viernes, 24 de agosto de 2007

HAZKUNDEA ETA GORPUTZ SISTEMAK

Gorputz sistema bakoitzaren hazkunde eta garapenak baditu bere bereiztasun eta ezaugarri propioak. Hala eta guztiz ere, etapa bakoitzean guztin arteko ezaugarri komunak ere aurki daitezke. Hazkundeko prozesuan esanguratsuenak diren sistemak aztertuko ditugu:



  • Eskeleto sistema: Hasieran kartilagozko ehunez osatutako hezurrak sendotuz doaz, nerabezarorako erabateko hezur egitura eskuratuz. Hezur luzeetan osifikazio prozesua hezurraren erdialdean hasten da. Kartilago epifisario delako hau da, hazkundearen arduraduna. Hazkunde prozesua amaitzen denean kartilago hau desagertu egiten da egoera honek hazkunde prozesua amaitu dela egiaztatzen digu era bjektiboz. Hezurrak lodieran ere hazten dira, ehun berriak eratuz. Honela gorputzaren neurria eta itxura ere aldatuz doa. Genetika, elikadura eta beste hainbat eragilek hazkundea baldintzatzen dute. Jarduera fisikoak hazkundea erraztu edo laguntzen duela baiezta daiteke.



  • Sistema muskularra: Sistema eskeletikoarekin harreman estua du, bai eta gorputz altuerarekin ere. Hormonen jariapenak eragingo du. Garaieraren hazkndeko une gorenen ondoren izaten du bere garapenik handiena. Zuntz muskularren kopurua ez da ugalduko; baizik eta hauen bolumena eta lodiera izango da handituko egingo dena. Jarduera fisikoak eragin izugarria izango du hazkunde honetan.



  • Ehun adiposoa: Azal azpiko gantzezko ehunaren kopurua eta banaketa faktore ugariren menpe dago: genetikoak, elikadurazkoak, hormonalak, jarduera fisikokoak...Ehun honek lehenengo urtean lortzen du portzentairik altuena, 6-8 urte arte gutxituz doa, eta hemendik aurrera berriz ere hndituz. Sexuen artean alde nabarmenak daude irizpide honi dagokionez. Jarduera fisikok eragin nabarmena du gorputzeko gantza kopurua eta banaketari dagokionez.



  • Nerbio sistema: Bere hazkundea oso azkarra da bi urterako %75a garatua du, nahiz eta 30 urte arte garatzen jarraitu. Beraz, itxuraz eta neurriz oso azkar hzten bda ere funtzionalitatez urte asko beharko ditu oraindiak. Sare nerbiosoak mielina geruza batez estaltzen dira, era honetan nerbio-kinada sustatuz. Zenbait ataletan jaio aurretik hasten da prozesua, beste batzutan ordea, heldutasunean; dena den 10 urterako gehiengoa garatutzat jo daiteke.

jueves, 23 de agosto de 2007

HAZKUNDEAREN ESTADIOAK

Egile gehienek onartzen dute hazkundea eta garapeneko prozesu honetan hainbat etapa komunak nabarmendu daitezkela. Progresiboki gauzatzen den ibilbide honetan sekuentzia guzti horietatik iragan behar dute. Haur guztiek hazkuntzako erritmo berdin jarraitzen ez badute ere, oro har urrats horietan antzeko ezaugarriak ezagutzen dituzte. Estadio hauen ordena guztiek errespetatzen dute.

Estadioak ez direla unibertsalak, testuingurune bakoitzak bereak ditu. Haurtzaroaren hasierarako baliagarriak dira sailkapen hauek, baina gerora, ingurunearen eragina handitzen doan heinean fidagarritasuna galtzen dute.


Esanda bezala, une bakoitzean gaitasun zehatz batzuk garatuko dira gehien bat. Hori kontuan izanik, garai bakoitza egokiena izango da dagokion ikaskuntza prozesuak gauzatzeko.Nolabait esan daiteke urrezko adin bat badagoela ikaskuntza mota bakoitzarentzako.

Garbi izan behar dugu haur guztiak ez direla berdina eta ez dutela hazkunde erritmo bera eramaten. Mugimenduaren garapen mailari agokionez antzeko ezaugarriak dituzten adin tarteak multzo berdinean biltzeko asmoz buutzen ditugu sailkapen hauek.


Bizeren (1950) lanetan oinarrituz, higiduaren garapenean arabera ondorengo estadioak bereiz daitezke:

1. estadioa: (0-3 urte). Piskanakako gizarteratzea. Bere barnean 3 garai bereizten dira:


  • Kirikil aldia (espiral aldia). (0/8 hilabete). Gihar flexoreak estensoreak baino tonuhandiagoa dute. Hirugarren hirhilabete inguruan buruan eusten hasten da. Begi-eskuen arteko koordinazioa garatzen hasten da. Eserita mantentzeko gai izango da amierarako.


  • Tanteoko aldia (saiakerak).(8 hilabete/2 urte). Gorputzaz ohartzen hasten da, bere kabuz mugitzen ere. Nerbioak mielinizatzen doazen heinean koordinazioa garatuz doa. Eseritako jarreara menderatzen du, amaierarako zutik mantentzeko gai da (11/18 hilabete). Lau oinetra desplazatzen da (8/10 hilabete). Lagunduz gero lehenengo urratsak ematen hasten da. Bakarrik oinez hasten da (12/15 hilabete), autonoma honi esker esploratzeko gaitasuna handitzen zaio, gorptz eskema barneratzen hasiaz. Bi urte inguruan espazio-denboraen arteko gaitasunak agertzen hasten dira.


  • Lorpeneko aldia (2/3 urte). Enbor eta gorputz adarreko giharren tonoa sendotzen da, jarrera orekatuz eta mugimenduaren koordinzioa hobetuz. Martxa asko hobetzen du, norabide desberdinetan desplazatzeko gai izanaz. Lasterketarekin hasten da. Eskailara mailak igotzeko gai da, eta gero jeisteko ere. Norabide kontzeptuak agertzen hasten dira: handia-txikia, barnean-kanpoan, denbora oraindik ez du menderatzen. Bi urte eta erdi inguruan altuera txikitatik jauziak gauzatu ditzake, baina bi zangoaz baliatuz 3 urte arte itxaron beharko dugu. Jaurtiketen zehaztasun maila hobetzen dute.

2. estadioa: (3-7 urte). Berezko mugimenduaren antolaketa. Haurrek beren kabuz, beren borondatez mugtzeko garai hau bi zatitan banatu ohi da:

  • Graziaren aldia (3/5 urte). Haurrak era bitxi eta farregarrian gauzatzen ditu bere mugimenduak trebetasun handiz, eskuratzen ari en garapen neurologikoari esker. Bertikaltasun eta horizontaltasun nozioak bereizten ditu. Lateralitatea finkatzen hasten da. Zango baten gainean lerro zuzen batean desplazatzeko gai da (3 urterekin). Martxaren mugimendua erabat garatua du: besoak kulnkatuz, abiadura aldatuz. Jauzi jarraiak lotzeko gai da. Geldirik dauden baloiak jotzen hasten da. Nerbio mielinizazioa amaitutzat jo daiteke (4 urte). Mugitzeko behar handia du, ezin daiteke geldirik egon. Luzerako jauziak burutu ditzake, distantziak atzeman, bere groputzeko alboak bereiztu, espazioa eta denboraren arteko harremanak menperatu ere.


  • Bideratutako mugimenduaren aldia (5/7 urte). Garunak mugimenduak kontrolatzen dituenez, hauek era eroso eta errazagoz gauzatzen dira. Desplazamenduak edozein norabide, abiadura eta aldaketaz burutzeko gai da. Lasterketa baten ondoren jauzia gauzatzen badaki, bai luzeran eta bai altueran ere. Jaurtiketetarako zangoak eta besoen mugimendua koordinatzen du. Bote ondorengo baloia jasotzeko gai da. Treparekin hasten da. Alboa nagusitzen hasten da. Eskubi-ezkerra nozioak agertzen dira. Idazmena, lokarriak lotu, eraikuntza errazak, oro har esku manipulazioak garatzen ditu. Goputz eskemaren eraketen eraginez, bere gorputza osotasunean uler dezake, bai eta hainbat mugimendu errepikatu ere. Ibilbide errazetatik orientatzeko gai da, espazio-denborazko egiturei esker.


3. estadioa: (7-11 urte). Borondatezko mugimendua. Nerbio sistemaren erabateko heldutasuna lortzen da. Gero eta zailtasun handiagoko mugimenduak gauzatzen dituzte, efektibotasun, bizkortasun eta zehaztasun maila izugarriaz. Denbora eta esazioaren arteko egiturak sendotzen dira. Gorputz irudikapena lortzen da. Bere gorputza eta kanpoko objektuak bereizten ditu, desplazamenduak kontrolatuz. Imitazioak jakinaren gainean gauzatzen ditu. Egitura erritmikoak menderatzen ditu. Gorputzaren nozioari esker portaera sozialak maten ditzake: arreta, jarrera. Lateralitatea ia erabat menperatzen du. Atalkako mugimendu simetriko eta asimetrikoak aurrera eraman ditzake.


4. estadioa: (11-15 urte). Nahia eta borondate arteko bateratzea. Sasoi fisikoaren mailak jarduera motrizetan parte hartzera bultzatzen du. Mugimenduaren eskemak erabat barneratuak eta garatuak izateak jarduera konplexuagoak ahalbidetzen du. sasoi fisiko eta mugimenduaren trebetasun mailak kirol jarduera errazten dute.



5. estadioa: (15 urte). Etengabeko keinuaren menperatzea. Garunak gero eta gehiago kontrolatzen ditu trebetasun eta abileziak. Trebetasunak eta oro har, mugimenduaren jarduerak gero eta anitzagoak eta zehatzagoak dira.

HAZKUNDEAREN ADINAK

Bi haurrek adin bera izan arren, maiz gertatu ohi da garapen eta heldutasun maila desberdina dutela. Desoreka hau argitzeko asmoz bi adin mota bereiztu ohi dira: adin kronologikoa eta adin biologikoa.

  • Adin kronologikoak: denboraren kontzeptuari heltzen dio, jaiotze dataz geroztik zebat denbora igaro den. Zenbat denbora izi izan duen.


  • Adin biologikoak: pertsona horren organu, sistema eta funtzioek zer-nolako garape eta heldutasun maila duten adierazten du.

Lagun bat, garapen prozesuan zein une edo mailan aurkitzen den zehaztu ahal izateko hainbat adieazle erabili ohi dira. Irizpide horien arabera, hazkundea adierazteko edo neurtzeko ondorengo sailkapenak sortzen zaizkigu:

  • Adin dentala: Pertsonaren hortzak zein egoeratan dauden kontuan hartzen du, hau da, esneko hortzen agertze unea, hauen erorketa, behin betikoen sorrera. Lehenengo hortzak 6.hilabete eta 2. urte bitartean azaldu ohi dira; behin-betikoak 6 eta 13 urteen artean. Horz-adina eta Hezur-adinaren artean harreman oso estua dago.
  • Adin sexuala: Ezaugarri sexualen agerpenean oinarritzen da. Hauen adierazpenen arabera pertsona zein garapen fasetan dagoen finkatzen da. Adierazle horien artean ondorengo aipa ditzakegu: ahotsaren aldaketa, ile pubikoaren agerpena, gorputzaren itxuraldaketa, hilekoa, bularren garapena,...Pubertaroa arte ezin daiteke erabili sailkapen hau, beraz, sexu hormona hauen eragina ordu arte nabarmentzen ez baita.

  • Adin somatikoa: Haur kopuru izugarri batijasotako datuekin zenbait taula eriki izan dira. Horko baloreekin konparatuz, estadistikoki erdiko pertzentiletan kokatzen dela suposatuz burutzen da sailkapen mota hau.


  • Adin eskeletikoa: Osifikazio prozesua amaren sabelean hasten da eta jaio ondorengo bi hamarkadetan zehar irauten du. Bilakaera gertaera jarrai honetan zein unetan aurkitzen garen zehaztu dezakegu. X izpi eta irradiazio teknikaz baliatuz hazkundea-guneak zein egoeratan dauden finkatu dezakegu. Behaketarako maiz eskumuturra aukeratu ohi da, eremu txiki batean gune desberdin ugari ditunez.

Azadutako adin mota desberdin hauei esker haur baten garapen eta heldutasun maila zehaztasun handiagoz finkatzera hurbil gaitezke, zenbait kasutan irizpide desberdinek adierazitako informazioa hurbilekoa gertatzen baita.



miércoles, 22 de agosto de 2007

ERAGINA DUTEN FAKTOREAK

Hazkundea eta garapena balditzatzen duten aldagaiak finkatzerakoan herentzia eta ingurunea aipatzen dira. Ezaugarri batzuk herentziak zehazten baldin baditu ere, inguruneak erraztu edo oztopatuko ditu, bere osotasuneraino iritsi ahal izatea ala ez baldintzatuz. Ondorengoak izan daitzeke:

  1. Herentzia faktoreak: Jaiotzako unetik pertsona horrek izango dituen ezaugarriak markatuak gelditzen dira.

  • Faktore genetikoak: Lagun bakoitzak bere espezie, arraza eta sendiko ezaugarriak jasotzen ditu. Informazio hori kode genetikoan igortzen da.


  • Sexu faktoreak: Hazkundea eta garapenari dagokionez, sexuaren arabera badira hainbat desberdintasun. Estadistikoki mutilak gehiago hasten dira, eta neskak goizago. Alde horiek pubertarotik aurrera nabarmentzen dira.


2. Inguruneari lotutako faktoreak: Pertsonaren kanpotik eragiten duten aldagai hauek hazkuntza suspertu, sustatu dezakete; edota eragotzi, oztopatu.

  • Jaio aurreko faktoreak: Haurdunaldian amarengan gauzatutako eraginak dira. Elikadura, botika, hainbat irradiazio, droga, egoera psikologiko, gaixotasunak, adina eta odol inkonpatibilitatearekin lotutakoak aipa daitezke Erditze unean sortutako zenbait arazoek ere gerorako hazkundea eragin handia izan dezakete.


  • Jaio ondorengo faktoreak:

- Ezaugarri sozioekonomikoak: Hazkundea zeharka baldintzatzen dute, ondorengo eragilez: elikadura, gaixotasunak, jarduera fisikoa, bere ohitura eta bizitza ohiturak.


- Elikadura: dieta egoki batek hazkundea suspertuko du.


- Ingurune fisikoa: Altuerak, leku geografikoak, urtaroak, klimak, badute bere eragina hazkuntzan.

- Eritasunak: Hazkundea garaian izandako gixotasunek prozesua nabarmen baldintzatu dezakete.

- Ezaugarri psikologikoak.

- Jarduera fisikoa.